Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, gure zerbitzuak eskaintzeko eta datu estatistikoak biltzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie-ak onartuko dituzu. Informazio gehiago Onartu
<< Itzuli

Edalontzi berrerabilgarria

Materialik onenak

Polipropilenoa materialik onena da gure plastikozko produktuak fabrikatzeko. Materialik onena da berrerabiltzeko eta ondoren birziklatzeko, ez baitu klororik.
Ez du bisfenol A-rik.

Oso gogorra eta iraunkorra

Edalontzi arinak, lodiera minimo egokikoak, pilan jar daitezke, eta malgutasun pixka bat dute, ez hausteko.

Funtzionaltasun aztertua

Amaiera biribila duten edalontzi leun-leunak. Gainazal zimurrak erabilera hobea ematen dio.

ekitaldietarako edalontzi berrerabilgarrien
GOTREUTILITZABLE_METAS_IMPRESSIO_ALT

Kalitatez pertsonalizatuak eta iraupen handikoak

Edalontziak pertsonalizatzen ditugu gaur egungo teknikarik onenekin. Hala nola serigrafia tinta erabilita edo kuatrikomiazko argazki inprimaketa IMLrekin.

360 graduko inprimaketa

Erregistro marken eta inprimaketa teknika berrien hobekuntzarekin edalontzian pertsonaliza daitekeen gainazala handitu egin da. IML teknikekin-eta, gainazala osoa inprima daiteke.

Elikadurarako erabil daiteke

2004ko elikaduraren erabileraren CE 1935/2004 araudia betetzen dugu.

Ontzi garbigailuan garbitzea

Gure edalontziek 90 graduko tenperatura ere jasaten dute, eta hori merkatuan dauden ontzi garbigailu gehienek hartzen duten tenperaturatik gora dago. Bakteriak deusezteko behar den tenperatura da.
Gure garbiketa zerbitzuaren emaitzek, elikagaien erabilerarako ziurtagiria dute.

Edalontziaren ipurdia ere pertsonaliza daiteke

Kopuru handietarako, aukera dago bestelako ipurdi bat edo molde propioko bat ipintzeko, baldin gehiago indartu nahi bada edalontzi berrerabilgarriaren marka propioa.

Iritziak kontzertuetarako basoen enpresak "Edalontzi berrerabilgarririk onena? Diseinu onekoa eta kalitate handiko inprimatzea"

Inprimatze teknikak

Serigrafia plastikozko edalontzi ekologikoak

Serigrafia

Serigrafia estanpatze-prozedura bat da. Txantiloiz egiten da, ehun porotsu (pantaila) baten bitartez, non arraspa bidez tinta edo pintura pasarazten den.
Gure makinaria espezifikoarekin, aukera dago edalontzi berrerabilgarriaren gainazalaren 360 graduak inprimatzeko. Era berean, inprimatze bat baino gehiago (koloreak) aplika ditzakegu. Tinta batez edo gehiagoz inprima daiteke. Hiru kolore baino gehiago erabiltzekotan, beste teknika batzuk gomendatzen ditugu, hala nola kuatrikomia, horrela merkeagoa ateratzen baita. Serigrafiarekin, bestelako produktuak ere inprima ditzakegu, hala nola plater birziklagarriak edo ontzi berrerabilgarriak, eta berrerabilgarriak diren plastikozko jakietarakoak edo pitxerrak. Hala ere, ontzi batzuetan tinta bakarrik erabil daiteke. Guk darabilgun kolore gama PANTONE da. Lantegian tintak ditugu stockean prezio hobeagoetan, baina erabil dezakezu edozein kolore korporatibo.

Edalontzietan inprimatzen denaren diseinua bezeroaren gain doa. Bektorialean eginda egon behar dute (.ai), eta gure inprimatze arauen arabera. Gehiago jakin nahi bada, kontsultatu gure inprimatze arauak.

Kuatrikromia, IML edalontzi berrerabilgarriak

IML-kuatrikomia

"Moldean etiketatua" esapidea erabiltzen da gure teknika deskribatzeko: edalontzia fabrikatzeko orduan, polipropilenozko etiketa bat inprimatzen da fabrikazio moldearen barnean. Ondoren, polipropileno urtua txertatzen da, eta, etiketarekin bateratuta, edalontziak forma hartzen du.
Emaitza: etiketa eta edalontzia produktu bakar bihurtzen dira.
Polipropileno etiketa planoan inprimatzen da, paperezko kuatrikomia estandarrean erabiltzen den teknika eta makinaria bera erabilita. Hortaz, paperean lor daitezkeen kalitate eta aukera berberak daude.
Polipropileno gardenarekin eta/edo zeharrargiarekin inprimatzen da batez ere. Era berean, etiketaren polipropileno-oinarria ere gardena da. Inprimakien saturazioa eta opakutasuna hobetzeko, tinta zuriko oinarri bat aplikatu ohi dugu etiketa inprimatuta dagoen alderdian. Opakutasun eta gardentasuna bat baino gehiagorekin joka dezakegu, plastikozko edalontzi birziklagarri inprimatuaren diseinua eta funtzionaltasuna hobetzeko.

Kuatrikomian inprimatzen denaren diseinua bezeroaren gain doa. Bektorialean eginda egotea komeni da, Illustrator programarekin (.ai), CMYKn eta koskatua. Gehiago jakin nahi bada, kontsultatu gure inprimatze arauak.

Ekitaldietarako edalontzien aurrekontua
Zure ekitaldirako edalontzi kopuru eta modelo egokia kalkulatzen lagundu ahal dizugu.

Zure eskaera ongi bidali da.

Laster zurekin harremanetan jarriko gara.