Edalontziak alokatzeko zerbitzua

         

 

  Alokairua, gure edalontzien berrerabilpena sustatzeko beste modu bat da.

  Edalontzi pertsonalizatuak ekoiztearen aukera bezala, eredu hau eskaintzen dizuegu.  Baliabideak aurreztu eta erabilpen jasangarriago
  bat sustatuz.

  Ekoizle bezala, gure edalontzien kalitatea ziurtatu dezakegu, bai injektatzeko garaian eta baita inprimatzekoan ere.

  Gure edalontziak higiene zuhur eta kontrol zorrotzetara behartzen ditugu, kalitaterik gorena ziurtatzeko.

  Bi neurritako edalontziak eskaintzen ditugu, bat 33cl-takoa (freskagarri eta garagardoarentzat neurri egokia) eta bestea 50cl-takoa ( edari
  nahasketentzako egokia).

  125 aleko kaxa batetik aurrera alokatu daiteke.  

  Plastiko sendo eta berrerabilgarriz egindako Box kaxatan entregatzen dira
    

  Zerbitzuak bi zati ditu: ematea eta itzulketa  

  • Kaxa bakoitzeko 70€ko fidantza bat
  • Emateko garraio gastuak 

  • Itzultzen ez den edalontzi bakoitza 0,55€ ordaintzen da.
  • Irekita dagon kaxako edalontzi bakoitza 0,15€, garbiketa kostu bezala. (Higiene arrazoiengatik, irekita dauden kaxatako edalontzi        guztiak garbitzen ditugu, erabili ez badira ere).
  • Baztertuak 0,25€ ordaintzen dira. Hau da, itzuliarren berrerabili ezin diren edalontziak, puskatuak edo oso zikinak daudelako.
  • Zigilua osorik duten kaxek, ez dute kosturik.
  • Kaxa guztiak gure biltegira itzultzeko garraio kostua
  • Faktura egiterakoan, fidantza bezala jarritako dirua itzuliko da

 

                         

 


_

Gure edalontzi batzuk 140 aldiz ere garbituak izan dira, eta serigrafiak egoera onean jarraitzen du.

ECOFESTES
c/ Estació 42-44, 08650 Sallent
Barcelona (Catalunya)
Tel. +34 93 837 15 48

Harremanetan jarri Harremanetan jarri