Hasiera->Produktuak->Kuatrikromia
Kuatrikromia digitala bidezko inprimatzea

Kuatrikromia digitala bidezko inprimatzeak, edalontzietan kalitate handiko irudiak sortzea ahalbideratzen du.

Kalitate handiko produktu bat , zuen jaia edo ekitaldia  mugarik gabe ezagutu araztea  eskaintzen duena.
Irudiak sortzerakoan, irudimena aske uzteko tresna bikaina!

Ohartzen gara produktu honek berrerabilpenaren sistema gaizki erabiltzea bultza dezakeela.
Edalontzia bildumatarako pieza bilakatu daiteke, eta hain emaitza onak ematen ari den alokairuko sistema pikutara bidali.
Edozein moduz, gizartearen ardura-kolektiboari dei egiten diogu ingurumena babesteko, eta ziur gaude guztion artean produktu honen erabilpen arduratsu bat lortuko dugula.

Ondoren, Ecofestes-ek martxan jarritako teknika berri honen abantailak aurkeztuko dizkizuegu.

IRUDIAREN  KALITATE APARTA

Emaitza, argazkiaren  pareko kalitatea duen
irudia da. Diseinu eta kalitate on batekin emaitza bikainak lortzen ditugu.

Argazki, degradatu, gardenki eta abarrekin lor daitezke irudiak.
 

 
360º INPRIMATZEKO

Inprimatzeko teknika honek ez du neurri-mugarik, edalontziaren azalera guztia ilustratzeko aukera ematen du.

Zuek sortutako diseinuetara, logotipoak ahalik eta gehien egokitzeko aukera ematen du.
         

FOTOLITO ETA PANTAILARIK GABE

Amaitu da fotolito eta pantailaren kostu finkoak ordaindu beharra. Logoen errepikapenek kosturik gabe izaten jarraitzen dute.

Gainera, serigrafiaren ondorioz sortzen diren disolbatzaile eta emultsioak bezalako
hondakinak, teknika honen bidez ez dira sortzen. Beste urrats bat ingurumena babesteko.
 

KOLORE GAINEKO INPRIMATZEA

Edalontzian digitalki inprimatuz, emaitza zoragarriak lortzen ditugu.
Azpian jartzen dugun  geruza zuriari esker, jatorriko irudiaren  kolore guztiak ziurta ditzakegu.
Oso egokia edalontzi eta logotipo arteko konbinazioak sortzeko.

         

ELIKAGAIEKIN ERABILI AHAL IZATEKO PRODUKTUA

Gure gainontzeko produktuek bezala, plastikoak eta inprimatzeak, elikagaiekin erabili ahal izateko produktuei buruz indarrean dagoen araudia betetzen dute

ARAUDIA: EN 1186, EN 1130, CEN/TS 14234
 
GARBIKETA 80ºC-tara

Berrerabilpen egoki bat ziurtatzeko, gure produktu guztiak 80ºC-tara garbituak izan daitezke.

Digitalki inprimatutako edalontzia ez da salbuespen bat, garbigailu industrialetan eta mikrouhin-labean sar daiteke.

 
         

GARRAIOA

Ilaran inprimatzeko sistemari esker, zuen eskaera  aste pate batean ematea ziurta dezakegu (kopuruen ara-behera).

Ematea  atez-ate egiten da, kanpoko
garraio-enpresa baten bidez.
 
BIRZIKLAPENA

Bai inprimatze-filma naiz edalontzien polipropilenoa, guztiz birziklagarriak dira.

Zuen edalontziak itzultzen badizkiguzue, plastikozko beste produktu batzuetan eraldatuko ditugu. Zikloa ixten dugu!
         

GUTXIENGO KOPURUAK

Ziurrenik, merkatuan dauden antzeko beste produktu batzuetatik bereizten gaituena, egin dezakegun gutxiengo kopurua da.

125 edalontzitik aurrerako eskaerak presta ditzakegu, baina zuen beharra  txikiagoa bada,
hitz egin dezagun!

   


 

IKUSI PRODUKTUA

 


_

Eskaeren entrega zerbitzua, gehienez 6 eguneko epean.

ECOFESTES
c/ Estaci├│ 42-44, 08650 Sallent
Barcelona (Catalunya)
Tel. +34 93 837 15 48

Harremanetan jarri Harremanetan jarri