<< Itzuli

Badakizu nola ospatu Halloween jasangarri bat?

30/10/2025

Urriaren 31a hurbiltzen ari da, Halloween ospatzen dugun eguna. Ospakizun hau modu jasangarriagoan ospatzeko aholku batzuk jarraitzera gonbidatzen zaitugu.

KONTSUMITU BERTAKO ETA SASOIKO PRODUKTUAK

Gau beltza eta Halloween-erako ohiko jakiak sasoikoak dira: gaztainak, irasagarra, moskatel ardoa, kalabazak... Udazkeneko otordu tradizional bat prestatzeko osagaiak oso gertu aurkituko dituzu, eta horrela zure karbono-aztarna murriztuko duzu.

APAINGARRI ETA DEKORAZIO JASANGARRIAK

Urteko sasoi honetan hondakin gehiago sortzeko joera dugu. Jada erabiltzen ez dituzun arropak eta birziklatutako materialak apaingarrietarako eta mozorroetarako, erabilera bakarreko plastikoak eta bestelako hondakinak saihestuz. Bigarren eskuko produktuak ere eros ditzakezu edo lagunekin eta senideekin trukatu.

ERABILI BERRERABILGARRIAK DIREN PLATERAK

Saihestu erabilera bakarreko edalontziak eta platerak erabiltzea; aukeratu berrerabilgarriak diren platerak. Aukera bat da urtez urte festaren gaiarekin pertsonalizatutako Re-uz berrerabilgarriak diren edalontziak erabiltzea, edo beste ekitaldi batzuetarako erabil daitezkeen edalontzi generikoak.

#Halloween Jasangarri zoriontsua!

Aipagarriak!

Ekitaldietarako edalontzien aurrekontua
Zure ekitaldirako edalontzi kopuru eta modelo egokia kalkulatzen lagundu ahal dizugu.