Edalontzi berrerabilgarriak garbitzeko aretoa dugu; elikadurarako ontzien higiene araudia betetzen duten instalazioak eta prozesuak diseinatu ditugu.
Garbitzen direnean, edalontziak bezeroari itzultzen dizkiogu. Gure instalazioetan gorde ere gorde daitezke datorren ekitaldia egiten den arte.
Zerbitzu honek edalontzi birziklagarrien eta plater berrerabilgarrien modelo guztietarako balio du, hasi ECO5etik eta ECO140ra arte.
H2GOrekin edalontzi guztiak berrerabil ditzakezu ekitaldiak dirauen artean. Makinarekin, momentu batean eragiten dira edalontziak, hondakinak eta usaina kentzeko moduko ur dosi zehatzarekin.
H2GO sistemak kostu orokorra hobetzen du. Behar den edalontzi kopurua txikiagoa da: gutxi gorabehera bertaratzen direnen kopurua.
Gehiago irakurri >>Edalontzi zikinen kudeaketa arindu eta hobetu nahi duzu? EasyBOX da konponbiderik onena! Edalontziak arin-arin eta behar bezala gordetzeko, ordenatzeko eta zenbatzeko era ematen du.
Plastikozko kutxa bat da EasyBOX, hezetasunarekin hondatzen ez dena eta garbitu eta berriz erabil daitekeena.
Barnean ilaratan banatuta dago, edalontzi kopuru jakin bat sartzeko. Horrela, errazago zenbatzen dira itzulitako edalontziak ekitaldia amaitzean.
Errentan ematen dugu plastikozko edalontzi birziklagarriak garbitzeko makina. Erraza garraiatzeko eta instalatzeko. Edalontziak momentuan garbi daitezke, ekitaldian bertan, eta berriz erabili egun horretan bertan edo biharamunean.
Edalontzien garbigailua errentan hartuta, edalontzi zikin gutxiago pilatuko duzu, eta edalontzi kopurua ere gutxituko duzu. Oso gomendagarria zenbait egunetako ekitaldietarako.
Bizi-zikloa osatzeko modurik onena ahal den gehiena erabiltzea da. Hala ere, aukera ematen dizugu edalontziak berriz erosi eta materiala berreskuratzeko. Plastikoa birziklatzen dugu, eta produktu berriak sorrarazten ditugu, hala nola gure sakelako hautsontziak.
Gure instalazioetan, edalontziak gordetzeko biltegia dugu; guk eduki ditzakegu datozen jaialdietan behar dituzun arte.