Pribatutasun politika

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
  • Arduraduna: Re-uz S.L
  • Xedea
    • Onlineko zerbitzuak ematea
    • Web orriko erabiltzaileen kudeaketa
    • Gure zerbitzuekin lotutako jakinarazpen komertzialak
  • Legitimazioa: Baimen espresua eta interes legitimoa
  • Hartzaileak: Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, salbu eta legeak hala behartutakoan
  • Eskubideak: Datuetara sartzea, datuak zuzentzea eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk, informazio gehigarrian azaltzen den bezala
  • Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsultatu dezakezu atxikitako klausuletan www.aepd.es
Re-uz S.L. enpresaren helburua da zuri ahalik eta esperientzia onena eskaintzea gure produktu eta zerbitzuen bidez. Horretarako, kasu batzuetan ezinbestekoa da informazioa biltzea. Zure pribatutasuna zaintzen dugu eta uste dugu gardenak izan behar dugula arlo honetan.

Horregatik, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016/679 ERREGELAMENDUAN (EB) (aurrerantzean “DBEO”) eta Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean (aurrerantzean “IGZL”) aurreikusitakoa betez, Re-uz S.L. enpresak, tratamenduaren arduraduna den aldetik, erabiltzaileari jakinarazten dio fitxategi automatizatu batean sartuko dituela berak emandako datu pertsonalak.

Gure konpromisoaren lehen urratsa da hau azaltzea:
  • Zure datuak biltzen ditugu eta aintzat hartzen ditugu zure interes eta premiak, erabiltzaile-esperientzia hobea izan dadin.
  • Gardenki adierazten dizugu zein datu jasotzen ditugun zuri buruz eta zergatik biltzen ditugun.
  • Gure asmoa da ahalik eta esperientzia onena eskaintzea. Horregatik, zure informazio pertsonala erabili behar dugunean beti betetzen dugu ezarritako araudia eta, beharrezkoa bada, baimena eskatuko dizugu.
  • Ulertzen dugu zure datuak zeureak direla. Horregatik, erabakitzen baduzu datu horiek prozesatzeko baimenik ez ematea, eskaera egin dezakezu ez ditzagun tratatu.
  • Gure lehentasuna da zure segurtasuna bermatzea eta zure datuak tratatzea Europako araudia betez.
Informazio gehiago nahi baduzu zure datuen tratamenduari buruz, jo ezazu pribatutasun politika honen atal desberdinetara:

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Nortasuna: Re-uz S.L.
Egoitza soziala: Carrer d’Edison, 1
I.F.K. zk.: B64242134
Posta elektronikoa: ecofestes@reuz.com

Re-uz S.L. enpresak Datuen Babeserako Delegatu bat edo harremanetarako pertsona bat izendatu du antolakunde barruan. Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, berarekin harremanetan jar zaitezke posta elektroniko honetan: info@ecofestes.com

Zein datu pertsonal biltzen ditugu?

Hauek dira erabiltzaileari eska diezazkiokegun datu pertsonalak:
  • Izena, helbidea eta jaiotza-data.
  • Telefono zenbakia eta posta elektronikoko helbidea.
  • Kokapena.
  • Ordainketei eta itzulketei buruzko informazioa.
  • IP helbidea, zein egun eta ordutan sartu zaren gure zerbitzuetara, Interneteko zein nabigatzaile erabiltzen duzun eta hainbat datu zure gailuaren sistema eragileari buruz.
  • Gurekin partekatu nahi duzun beste edozein informazio edo datu.
Kasu batzuetan ezinbestekoa da erregistro-inprimakia betetzea web orrian eskaintzen ditugun zerbitzu batzuetara sartzeko eta zerbitzu horiek baliatzeko; era berean, ez badituzu ematen eskatzen dizkizugun datu pertsonalak edo ez baduzu onartzen datuen babeserako politika hau, ezin izango duzu harpidetu, erregistratu edo parte hartu datu pertsonalak eskatzen dituzten sustapenetan.

Zergatik eta zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Re-uz S.L. enpresan, interesatuek ematen diguten informazioa tratatzen dugu helburu hauetarako:
  • Eskaerak kudeatzeko edo gure zerbitzuren bat kontratatzeko, izan online edo denda fisikoetan.
  • Eskatzen diguten informazioaren bidalketa kudeatzeko.
  • Ekintza komertzialak egiteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko eta berekiko harremana kudeatzeko, web orriaren bitartez eskaintzen diren zerbitzuak kudeatzeko eta informazioa emateko. Era berean, posible izango da balorazio automatikoak egitea, profilak eskuratzea eta bezeroak segmentatzea, beraien ezaugarrien eta premien arabera, beraiekiko tratua pertsonalizatzeko eta bezeroen esperientzia hobetzeko.
  • Lehiaketak, zozketak edo bestelako sustapen ekintzak garatzeko eta kudeatzeko.
  • Kasu batzuetan, informazioa eman beharko diegu agintariei edo hirugarren enpresei ikuskaritzak egiteko, eta faktura, kontratu nahiz dokumentuetako datu pertsonalak erabili beharko ditugu bezeroek edo Administrazio Publikoek eginiko erreklamazioei erantzuteko.
Jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa erregistratzen zarenean eskuratzen ditugun datu pertsonalak Tratamenduko Jarduera eta Operazioen Erregistroan (TJE) sartuko ditugula, zeina periodikoki eguneratuko baita DBEOn ezarritakoaren arabera.

Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa?

Zure datuak tratatuko ditugu, funtsean, oinarri legal hauen gainean:
  • Interesatuak emandako baimena zerbitzuak eta produktuak kontratatzeko, harremanetan jartzeko inprimakietarako, informazio eskaeretarako edo e-newsletter buletinetan alta hartzeko.
  • Gure bezeroen datuak tratatzeko interes legitimoa marketin zuzeneko ekintzetan, eta interesatuaren baimen espresua balorazio automatikoei eta profilak egiteari dagokion guztian.
  • Legeak ezarritako obligazioak betetzea iruzurrak prebenitzeko, Administrazio Publikoekin komunikatzeko eta hirugarren erreklamazioetarako.

Zenbat denboraz gordetzen ditugu zure datuak?

Zure datuak tratatzen jarraituko dugu jasotzerakoan genituen helburuak betetzeko beharrezkoa den denboran (adibidez, harreman komertzialak irauten duen bitartean), eta datuen tratamendutik eratorritako obligazio legalak betetzeko beharrezkoa den denboran.

Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Kasu batzuetan, soilik beharrezkoa bada, Re-uz S.L. enpresak erabiltzaileen datuak eman ahal izango dizkie hirugarrenei. Hala ere, datu horiek ez dira inoiz salduko. Re-uz S.L. enpresak kanpoko zerbitzu hornitzaileekin lan egiten badu (adibidez, ordainpeko hornitzaileekin edo banaketa enpresekin), hornitzaile horiek erabiltzaileen datuak erabili ahal izango dituzte kasuan kasuko zerbitzuak emateko, baina ezingo dute erabili informazio hori helburu propioetarako edo hirugarrenei lagatzeko.

Re-uz S.L. enpresak ahalegina egingo du datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko enpresatik kanpora bidaltzen dituenean, eta ziurtatzen du hirugarren zerbitzu hornitzaileek konfidentzialtasuna errespetatzen dutela eta badituztela neurri egokiak datu pertsonalak babesteko. Hirugarren horiek derrigorrez bermatu behar dute errespetatzen dutela datuen pribatutasun araudia informazioa tratatzean.

Kasu batzuetan, legeak hala eskatuta, baliteke datu pertsonalak eman behar izatea organismo publikoei edo beste alderdi batzuei. Horrelakoetan, legeak ezarritako obligazioak betetzeko beharrezkoa den informazioa bakarrik emango da.

Eskuratutako datu pertsonalak taldeko beste enpresa batzuekin partekatu ahal izango dira.

Non gordetzen dira zure datuak?

Oro har, datuak EB barruan gordetzen dira. EBtik kanpoko hirugarrenei bidaltzen zaizkien datuen kasuan, ziurtatuko dugu badutela behar besteko babes maila, izan Arau Korporatibo Lotesleak (BCR) dituztelako edo “Privacy Shield” delakoarekin bat egin dutelako.

Zein eskubide dauzkazu eta nola baliatu ditzakezu?

Gurekin harremanetan jar zaitezke eta zure eskubideak baliatu ditzakezu eskaera bat bidaliz helbide elektroniko honetara: ecofestes@reuz.com

DBEOk ezartzen duenaren arabera, honakoak eska ditzakezu:
  • Sartzeko eskubidea: zuri buruz dauzkagun datu pertsonalen informazioa eska dezakezu.
  • Zuzentzeko eskubidea: zure datu pertsonaletan gertatzen diren aldaketen berri eman dezakezu.
  • Ezabatzeko eskubidea eta ahanztura eskubidea: eska dezakezu datu pertsonalak blokea daitezela eta ezaba daitezela.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: datu pertsonalen tratamendua mugatzea suposatzen du.
  • Aurkaratzeko eskubidea: datuak tratatzeko eman duzun baimena erretiratu dezakezu, gehiago ez tratatzeko eskatuz.
  • Eramangarritasun eskubidea: kasu batzuetan, datu pertsonalen kopia bat eska dezakezu erabilpen komuneko formatu egituratu batean eta mekanikoki irakurtzeko moduan, informazio hori beste arduradun bati transmititzeko.
  • Zure datuekin erabaki indibidualizaturik ez hartzeko eskubidea: eska dezakezu ez dadila hartu erabakirik soilik tratamendu automatizatuan oinarrituta, besteak beste, profilak egitean, baldin eta ondorio juridikoak baditu edo eragin handia badu interesatuarengan.
Datuak ezabatzeko eskatzen baduzu eta datu horiek beharrezkoak badira Legeak ezarritako obligazioak betetzeko, posible izango da eskaera hori ukatzea.

Era berean, datuen tratamenduari buruzko kexaren bat baduzu, erreklamazio bat aurkeztu dezakezu datuen babeserako agintaritzaren aurrean.

Nork bermatu behar du emandako datuak zehatzak eta egiazkoak direla?

Erabiltzaileak bermatu behar du eman dituen datuak egiazkoak eta zuzenak direla, eta Re-uz S.L. enpresak ez du erantzukizunik izango horretan. Erabiltzaileek bermatu behar dute emandako datu pertsonalak zehatzak, indarrekoak eta egiazkoak direla, eta konpromisoa hartu behar dute eguneratuta mantentzeko. Erregistro- edo harpidetza-inprimakia betetzean, erabiltzaileak informazio oso eta zuzena eman behar du. Re-uz S.L. enpresak eskubidea du erabiltzaileek kontratatutako zerbitzuak bukatzeko, baldin eta eman dituzten datuak gezurrezkoak, osatu gabeak edo okerrak badira, edo ez badaude eguneratuta.

Re-uz S.L. enpresak ez du bermatzen berak egin ez dituen informazioak eta, bere web orrian egon arren, beste iturri batetik datozela adierazita agertzen direnak egiazkoak direnik; ondorioz, ez du bere gain hartzen informazio horren erabilpenak eragin ditzakeen galera hipotetikoen erantzukizunik.

Re-uz S.L. enpresak eskubidea du bere web orrietan jarritako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, bai eta mugatzeko edo informazio horretarako sarbidea ukatzeko. Re-uz S.L. enpresak ez du bere gain hartuko berak emandako informazioan akatsak, okerrak edo omisioak zeudelako erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte-galeren erantzukizunik, betiere kanpoko iturri bateko informazioak badira.

Era berean, erabiltzaileak ziurtatzen du 14 urte baino gehiago dituela eta baduela behar besteko gaitasun legala datu pertsonalen tratamendurako baimena emateko.

Nola tratatzen ditugu adin txikikoen datu pertsonalak?

Printzipioz, gure zerbitzuak ez daude adin txikikoei zuzenduta. Halere, zerbitzu horietakoren bat hamalau urte baino gutxiagoko norbaiti zuzentzen bazaio, DBEOren 8. artikuluan eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (DBEDBLO) 7. artikuluan ezarritakoari jarraiki, Re-uz S.L. enpresak bere tutore legalen baimen baliodun, libre, garbi, espezifiko eta informatua eskatuko du adin txikikoen datu pertsonalak tratatzeko. Kasu honetan, beharrezkoa izango da baimena ematen duenaren NAN edo identifikatzeko beste bitartekoren bat aurkeztea.

Hamalau urtetik gorako adin txikikoei dagokienez, datuak tratatu ahal izango dira erabiltzailearen baimenarekin, salbu eta Legeak guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularren esku-hartzea eskatzen duenean.

Zein segurtasun neurri aplikatzen ditugu zure datu pertsonalak babesteko?

Re-uz S.L. enpresak legeak eskatzen dion segurtasun maila ezarri du Datu Pertsonalak babesteko, eta eskura dauzkan bitarteko eta neurri teknikoak instalatu ditu, Re-uz S.L. enpresari eman dizkiozun datuak inork ez ditzan galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu edo lapurtu.

Re-uz S.L. enpresak ez du hartzen erantzukizunik bere gain sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan interferentziak, omisioak, etenak, birus informatikoak, telefono matxurak edo deskonexioak gertatzean sor litezkeen balizko kalte-galerengatik, baldin eta Re-uz S.L. enpresaren esku ez dauden arrazoiengatik gertatu badira; era berean, ez du izango erantzukizunik sistema elektroniko honen erabilpenean gertatzen diren atzerapen edo blokeoetan (telefono lineen gabezia edo gainkargek, edota Datuen Prozesamendu-zentroen gainkargek eragindakoak), ez eta Re-uz S.L. enpresaren kontroletik at dauden hirugarrenek legez kanpoko ekintzen bidez eragindako kalteetan. Hori guztia gorabehera, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

Beste web orri batzuetarako estekak

https://www.ecofestes.com/ web orrian beste gune batzuetara daramaten estekak egon daitezke. Esteka horietako bat klikatu eta kanpoko web orri batera sartzen bazara, web orri horretako pribatutasun politikaren menpe geldituko zara, eta Re-uz S.L. enpresak ez du izango inolako erantzukizunik pribatutasun politika horrekiko.

Nola erabiltzen ditugu cookieak?

Re-uz S.L. enpresaren web orriak eta sare sozialek cookieak erabiltzen dituzte nabigazioa optimizatzeko eta pertsonalizatzeko. Cookieak erabiltzailearen terminalean gordetzen diren informazio-fitxategi fisikoak dira, eta biltzen duten informazioa erabiltzen da erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta nabigazio-esperientzia bera optimizatzeko. Cookien bidez bildutako datuak partekatu ahal izango dira datuen sortzaileekin, baina cookietatik eskuratutako informazioa ezingo da lotu, inolaz ere, datu pertsonalekin edo erabiltzailea identifika dezaketen datuekin.

Hala ere, erabiltzaileak ez badu nahi cookieak instalatzea bere disko gogorrean, nabigatzailea konfigura dezake artxibo horiek instalatzea eragotzi dezan. Informazio gehiagorako, kontsultatu gure Cookie politika.

Pribatutasun politika alda daiteke?

Pribatutasun politika hau aldatu egin daiteke. Gomendagarria da periodikoki berrikustea.
Ekitaldietarako edalontzien aurrekontua
Zure ekitaldirako edalontzi kopuru eta modelo egokia kalkulatzen lagundu ahal dizugu.