Ekitaldira joaten direnek gordailu bat uzten dute edalontzia erabiltzeagatik. Oro har, euro bat izan ohi da edalontziko.
Edalontzi berrerabilgarriak nahi beste aldiz erabil daitezke ekitaldi batean.
Ekitaldia amaitzean, bertaratuek antolatzaileei itzultzen dizkiete edalontziak, eta hasieran utzitako gordailua berreskuratzen dute.
Zuen premien arabera, aukera ematen dugu edalontzi berrerabilgarriak erosteko edo, bestela, alokatzeko. Kontuan izan behar da zenbat jende ibiliko den, nolako jarduera mota den eta ekitaldiaren aurretik eta ondoren edalontzi ekologikoak nola kudeatuko diren.
Laguntza ematen dugu logistika prestatzeko orduan. Baita Edalontziaren gordailuaren balioa erabakitzen ere, eta orobat barran nola banatu eta kokatu. Basoak nola itzuli ere pentsatu beharra dago. Horretarako, asko laguntzen du EasyBox kutxa berriak!
Ekitaldiaren amaieran, berrerabilgarriak diren edalontziak bildu eta garbitu behar dira. Horregatik eskaintzen dugu garbiketa zerbitzua. Edalontzi ekologikoak ekitaldi berrietan berrerabiliz, jasangarriak izatea lortzen dugu. Edalontzia berrerabiltzen dugun bakoitzean, aurrezpen ekologikoa biderkatzen dugu.
Edalontzi berrerabilgarriak egokitu egin behar dira jaialdi edo ekitaldi bakoitzean. Horregatik, zure neurriko irtenbide bat eskaintzeko lan egiten dugu. Edalontziak emateko eta itzultzeko guneak ipin ditzakegu tabernan, sarreran edo gune esklusiboetan. Hala, zerbitzariek edo langile espezifikoek kudeatuko dituzte.
Gordailu metodorik egokiena bilatzen dugu kasu bakoitzean:
_ Edalontzi berrerabilgarri bakoitzeko gordailurik merkeena (1 €)
_ Sartu edalontziaren kostua sarrerako prezioan
_Edalontzia eskuratzeko token (fitxa) espezifiko baten bitartez
Dirua aurrezteko eta iraunkortasuna hobetzeko modua ematen duten prozedurak erabiltzen ditugu garbitzeko orduan. Ekitaldiaren ondoren, higiene eta biltegiratze zerbitzuak eskaintzen ditugu gure instalazioetan.