Hirugarren eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu Informazio gehiago Onartu
<< Itzuli

Badakizu #plateraberrerabilgarriak ere baditugula?!

14/03/2018

Platera berrerabilgarriak paregabeak dira ekitaldi herrikoietarako. Pertsonalizatu daitezke, garbitu eta berriz erabiltzeko prest. Platera hauek, erabilpen bakarrekoak ordezkatzen dituzten neurrian; hondakinak gutxitzea, ekitaldiak jasangarriagoak izatea eta ingurumenarekiko kaltea arintzea ahalbideratzen dute.

Hiru neurri  daude, beharren arabera aukeratzeko: zapala, sakona eta postrekoa. Denak hiru kolore ezberdinetan: zeharrargia, horia eta urdina. Berritasun bezala, orain platera berrerabilgarriak alokairuan eskaintzen ditugu! Ekitaldi bakanetarako platera bereziak egitearen ordezko aukera bat, inbertsiorik gabe eta eredu jasangarriago bat sustatuaz.

Platera berrerabilgarrien abantailak asko dira:

- Biltegiratzen errazak: pilatu daitezke eta leku gutxi behar dute. Plastikozkoak izanik kristala baino arinagoak dira,mugitzeko errazagoak eta puskatzeko arriskurik gabe.

- Berrerabilgarriak: Edalontziak bezala, tenperatura altuetara garbitu daitezke (100ºC arte), berriz erabiltzerakoan higiene maila egokia ziurtatzeko. Gainera bere ekoizpena, Registro General Sanitario de Empresas Alimentarias y Alimentos (RGSEAA) erregistroa duten enpresetan egiten da eta Ecofestes-en  kalitate sisteman ezarritako egiaztapenak .

- Pertsonalizatu daitezke: zuen diseinuarekin serigrafiatu daitezk.

-
Jasangarriak: Hondakinak ekiditen laguntzen dute ( erabilpen bakarreko platerak) eta bere erabilpena zabaltzen doan neurriak  karbono aztarna gutxitzea lortuko dugu.




Aipagarriak!

Ekitaldietarako edalontzien aurrekontua
Zure ekitaldirako edalontzi kopuru eta modelo egokia kalkulatzen lagundu ahal dizugu.