<< Itzuli

Ecofestes by Re-uz, zure bazkide ekitaldi jasangarrien kudeaketan

14/01/2026

Edalontzi eta baxera berrerabilgarriak kudeatzea funtsezko alderdi bihurtu da, bai hondakinak murrizteko, bai egungo araudia betetzeko.

1055/2022 Errege Dekretua indarrean sartu zenetik, jai, kultura eta kirol ekitaldi publiko eta pribatuek, erabilera bakarreko ontzien alternatibak ezarri behar dituzte eta itzulketa, gordailu eta garbiketa sistema egokiak bermatu.

20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Re-uzek ekitaldi mota guztietako antolatzaileei laguntzen die —kontzertu, kirol ekitaldi, jai herrikoi, ospakizun, etab.—, eta irtenbideak eskaintzen ditu, hala nola, aholkularitza, edalontzi eta baxera berrerabilgarrien hornidura eta pertsonalizazioa, itzulketa kudeaketa tokian bertan, baxeraren higienizazioa eta biltegiratzea.

Gure helburua sinplea da: ontzien kudeaketa ez dadila kezka bat izan, baizik eta ekitaldi jasangarriagoak sortzeko aukera bat, araudia konfiantzaz betetzeko eta publikoaren esperientzia hobetzeko.

Aipagarriak!

Ekitaldietarako edalontzien aurrekontua
Zure ekitaldirako edalontzi kopuru eta modelo egokia kalkulatzen lagundu ahal dizugu.