Hirugarren eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu Informazio gehiago Onartu
(+34) 93 837 15 48
<< Itzuli

Ecofestes-eko garbiketa zerbitzua handituz doa

10/10/2019

Ecofestes-eko garbiketa gela,urte hasieratik  ez da gelditu une bat. Iazko urtearekin alderatuta, jada 2019ko zerbitzu kopuruak % 25 handitu dira eta ia bikoiztu 2017rekiko.

Edalontzien berrerabilpenerako, garbiketa-zerbitzua gakoa da. Jada ohikoa da Bartzelonako Zooko edalontziak, nola garbitzen diren ikustea. Edo Bartzelonako hondartzetako txosnetakoak, edo alokairuko gure edalontzi generikoak. Urte honetan, ohiko eran egin dute beste batzuen artean, Kataluniako Zirkuituko baso berrerabilgarriekin edo Codorniu eta Torres etxeetako kopa berrerabilgarriekin ere.
Gainera, ez ekitaldi handiek bakarra (Grazia-jaiak edo Clownia jaialdia bezala), baizik pixkanaka, entitate txikiek eta udalek, garbiketa-zerbitzuaren abantailaz jabetuz, erabili dute.

Berrerabilpenarekin, aurrezkia nabaria da; garbitutako #edalontzi berrerabilgarri bakoitzak, berri bat  egitea saihesten du. Garbiketarekin berritzen dugu edalontzien zikloa, lehengaien erabilera (plastikoa) eta ekoizpen prozesuan eragindako kostuak (ekonomiko eta ingurunekoak) gutxituz.

Garbiketaren eskaria areagotu ahala, zerbitzuan egindako hobekuntzek ere gorantz egin dute. Gaur egun garbiketa-gela, plater-ikuzgailu eta lehorgailu industrialekin hornituta dago, horrela garbiketa eta lehortze prozesuen denbora gutxitzea lortu delarik. Gainera,edalontzi eta plater guztiek, kalitate-kontrol zorrotza pasatzen dute, baldintza perfektuetan egon daitezen berriro erabiltzeko.

Gehiago jakiteko deskarga ezazu zerbitzuaren fitxa: http://grupecofestes.com/DOC/SERVEIS/RENTAT/Garbiketa_ECF_EUSK.pdf

Egin ezazu eraginkor berrerabilpena, garbiketa-zerbitzuarekin

Aurrezkiarekin bat egin!

Aipagarriak!

Ekitaldietarako edalontzien aurrekontua
Zure ekitaldirako edalontzi kopuru eta modelo egokia kalkulatzen lagundu ahal dizugu.

Zure eskaera ongi bidali da.

Laster zurekin harremanetan jarriko gara.