> Berrerabili eta gutxitu ahalik eta gehiena edalontzi kopurua
> Garraiatzeko eta instalatzeko erraza
> Behar diren hornigai guztiak ditu
> Txikia eta gogorra da
> Higiene arauak betetzen ditu
Edalontziak garbitzekoak 2-3 minutuan egiten du bere lana, eta 25 edalontzi sartzen dira garbialdi bakoitzean, 80 gradutik gorako tenperatura batean. Horrela, 500 edalontzi garbi daitezke ordubetean.
Edalontziak garbitzekoa unitateka aloka daiteke. Prezioaren barnean sartzen da eramatea eta ekartzea. Jarri gurekin harremanetan, eta ekitaldian era efikazean nola erabili aholkatuko dizugu.