H2GO aparatuarekin edalontziak gehiagotan berrerabil ditzakezu festan bertan. Makinarekin, instant batean ikuzten da edalontzia, ur dosi zehatzarekin, eta hondakinak eta usaina kentzen ditu.
H2GO sistemak ekitaldiaren gastu orokorrak hobetzen ditu; izan ere, edalontzi kopurua murrizten du, gutxi gorabehera bertaratzen direnen kopurura.
H2GOrekin, gutxitu egiten dira kostu ekonomikoa, plastiko kiloak eta energiaren kostua ur kopuruaren aldetik eta CO2-aren isurketen aldetik.
Aurrezpen ekonomikoa: erosi behar diren basoak ez gehiagorik, bertaratzen direnak adina
> Ura aurrezten da
> Plastiko kiloak aurrezten dira
> CO2 isurketetan aurrezten da
> Garraio eta instalakuntza errazekoa
> GORDAILU AUTONOMOA: 850 aldiz garbitzeko gaitasuna du, 10 bat orduko autonomia. Konekta daiteke zuzenean ur sarera ere.
> DOSI ZEHATZA: Erabili ur kopuru minimoa hondakinak eta usaina kentzeko: 59,4 ml dosiko.
> MAILA ADIERAZLEAK: Ur mailaren adierazleak izaten ditu.
> ERABILTZEKO ERRAZA: Aski da 220 V-ko entxufe monofasiko bat eta edateko ura eskura izatea.
H2GO makinak unitateka aloka ditzakezu: gaur egun hamar aparatu ditugu. Alokatzen denean, eramatea eta ekartzea sartzen dira. Gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan, eta aholkuak emango dizkizugu zure ekitaldian nola erabil dezakezun era efikazean H2GO sistema.