Mesedez, garagardoa edalontzi berrerabilgarrian!
Gero eta edalontzi berrerabilgarri gehiago ikusten ditugu kontzertu, jaialdi edo antzeko ekitaldietan.
Garagardo marka eta edari banatzaile asko ari dira, erabilpen bakarreko edalontziak, berrerabilgarriekin ordezkatzen. Adibide bezala, Mad Cool jaialdia edo Madrilgo “Mercado de productores”, Mahou-rekin batera edalontzi berrerabilgarriak erabili dituzte. San Miguel-ek ere, edalontziak itzultzeko sistema martxan du hainbat jai eta ekintzetan
Artisau-garagardo egileentzat, edalontzi berrerabilgarria aukera jasangarri egokienetarikoa da. Adibidez La Virgen, Monasterio edo Rosita bezalako markek erabiltzen dute, zuzenean banatutako edo lankidetzan antolatutako ekintzetan.
Edalontzia erabiltzeak baino gehiago, alokairu edo salmenta-itzultze sistemak egiten du eredua jasangarria, inguramenari kalte gutxiena eraginaz.
Nola funtzionatzen du eredu honek?
Esan dezakegu alokairu sistemak egiten duela jasangarri edalontzi berrerabilgarria. Eredu honen funtsa, edalontzia erabiltzen den lehenengo aldian ordain araztean datza. Ekitaldia amaitzean, edalontzia itzuli eta bezeroari ordaindutako dirua bueltatzen zaio. Azkenean, edalontzia erabiltzeak, bezeroari ez dio kosturik eragiten eta edalontzia berreskuratzen da, garbitu eta biltegiratu ondoren hurrengo ekitaldi batean erabiltzeko.
Etekin eta jasangarritasun handiena lortzeko, alokairu sistemaren erabilpen on bate gin behar da. Horretarako, bezeroak edalontzi bera erabili behar du ekitaldi osoan zehar, garbiketa kostua eta edalontziak alferrik galtzeko arriskua gutxituz. Edarien artean edalontzia uretan eragiteko aukera ezberdinak daude, adibidez H2GO makinak.
Sistema hau erabiliaz hondakin plastiko asko ekidin ditzakegu, ingurumenari egindako kalteak gutxitu eta jasotzeak edo garbiketak sortzen dituzten kostuak aurreztuaz.
Adibide bat, suposa dezagun 500 pertsona dauden jaialdi bat eta pertsona bakoitzak 3 edan aldi egiten dituela. Edalontzi berrerabilgarria ongi erabiliaz, 7,5kg hondakin plastiko ekidingo genituzke (erabilpen bakarreko edalontzien 1.500 ale).