<< Itzuli

Udara honetan, erabili #EdalontziSolidarioa zure ekitaldietan

01/06/2020
Osasun krisi honen testu inguruan, gero eta handiagoak diren oinarrizko beharren eskakizunei erantzuna emateko, Ecofestes-ek solidarioa den edalontzi bat sortu nahi izan du, Espainiako Elikagai Bankuen Federazioarekin (FESBAL) batera. Kopuru handietan naiz 10 aleko kaxa txikietan, azaroa bitartean, erosi ahal izango den edalontzi berrerabilgarria da. Jasotako diru-kopuruaren, Elikagai Bankuek egiten duten lan bikainari laguntza ematera bideratuko da.

#EdalontziSolidario-aren kanpaina, bereziki ekitaldiak antolatzen dituzten elkarte eta erakundeei zuzenduta dago, edalontzi berrerabilgarria erabili dezaten. Aurtengo udaran, jaialdi eta jai asko bertan behera utzi dituztela ikusirik, kopuru txikiko kaxak eskaintzea pentsatu dugu. Edukiera mugatu eta formatu txikiko ekitaldietarako egokiak diren kopuruekin. Gainera, etxerako nahi izanez gero, edalontzi solidario berrerabilgarria, 10 aleko kutxatxoetan erosi ahal izango da.

COVID-19a azaldu zenetik, Elikagaien Bankuak azkar egokitu behar izan dute  erakunde sozialen eskaeren hazkundeari erantzuna emateko. FESBAL-en datuen arabera, hazkunde hau %30-ekoa izan da iazko urteko epe berdinarekin alderatuz. COVID-19aren ondorengo egoerak adierazten duenez, osasun larrialdi honi larrialdi sozial batek jarraituko dio, eta asko izango dira oinarrizko beharrak betetzeko zailtasunak izango dituzten pertsonak. FESBAL-ek jakinarazi du,  2008ko finantza krisian izandako eskaera maila berdina edo handiagoa espero dutela. Orduan, estatuko 54 Elikagai Bankuak, milioi bat eta zazpiehun mila pertsonei laguntzera iritsi ziren.

FESBAL

FESBAL (Federación Española de Bancos de Alimentos), 1996an sortutako  irabazirik gabeko elkartea da. Espainiako 54 Elikagai Bankuek,  nazio arteko naiz estatuko enpresa pribatu eta erakunde publikoekin dituzten harremanak eta jarduerak koordinatzen ditu. FESBAL-ek elikagaiak eskuratzea sustatzen du, dohain banatzeko. 2019an, 144,5 milioi kilo banatu zituzten eta beharrean zeuden 1,1 milioi pertsonetara iritsi ziren.   Guzti hau, 7.200 ongintza-erakundeekin batera osatzen duten sarearen bidez eta 3.211 boluntario iraunkorrei esker.

Aipagarriak!

Ekitaldietarako edalontzien aurrekontua
Zure ekitaldirako edalontzi kopuru eta modelo egokia kalkulatzen lagundu ahal dizugu.